Haurren danborrada izan da gaur Zumaiako santelmoetan

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 23a

Zumaiako haurren danborrada. (Baleike.eus). Zumaiako haurren danborrada. (Baleike.eus) Eguraldi onarekin atera da gaur eguerdian Zumaian San Telmo jaietako haurren danborrada. Sagarbidetik atera dira danborra jotzen, eta Beheko Plazara bitartean egin dute kalejira. Gaur, 22:30etik aurrera, helduen danborradaren txanda izango da. Gaur, arratsaldean ere festetako ekitaldi ugari izango dira: 17:00etatik aurrera, udaletxetik irtenda buruhandiak eta erraldoiak ibiliko dira. 17:00etatik 19:00etara, Oxforden Scalextric saioak ikusteko aukera egongo da eta, 18:00etan, Trikitxas bikotearen kalejira hasiko da. Ordu erdi ondoren, 18:30ean, Ustekabe txarangaren sioa hasiko da, The Derty Gerties kalejira ere bada Eusebio Gurrutxaga kaletik hasita; gauean, Kofradian Ilargi Beltzaren dantzaldia. Gauerdian igoko dute bandera Kofradian. Jose Luis Urruzuno arrantzale ohiak igoko du eta txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor elkarteak, eta Joxe Migel Irigoieni ere omenaldia egingo dio. Zumaian santelmoetan dira asteburu honetan, bihar San Telmo egunez eta datorren asteburuan. Haurren danborradako argazki bilduma Baleike.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide