Eguzkiak ederki berotzen duela hasi dituzte santelmoak Zumaian. Gaur bota dute etxafuegoa eta hemen aurrera jaietako ekitaldiz betetako bi asteburu izango dituzte zumaiarrek.
Zumaian gaur saltemoen hasiera (Baleike.eus)
Gaur gauera arte hainbat ekitaldi izango dira Zumaian: 14:30ean, Torreberrin herri bazkaria egingo dute. 17:00etan, Elektrotxarangaren kalejira hasiko da. 18:00etan, Eusebio Gurrutxaga plazan haurrentzako Dantza Saltsa jaialdia izango da, eta, ondoren, Erriberan hasita Incansables txaranga.
19:00etan, maiatzaren 7ko herri galdeketa bultzatzeko Ontziratuk antolatutako kalejira egingo dute, Arranplatik irten eta Erribera kaletik Beheko plazaraino. Txosna eremuan kontzertuak 22:00etan hasiko dira; Cobra,
Petti & Etxeko Uzta eta Eskean Kristo taldeek joko dute. 22:30ean, Kofradian Ezten Giro taldearekin dantzaldia izango da.