Iazko saltemoetako txupinazoko irudi bat (Baleike.eus)
Ostiralean hasiko dira Zumaian San Telmo jaietako ekitaldiak. Zumaiarrek datozen bi asteburuetan ospatuko dituzte festak. Era askotako ekitaldiak antolatu dituzte egun horietarako: bertso saioak, kontzertuak, prozesioa, danborradak, kalejirak, dantza ikuskizuna, magia, antzerkia, lehiaketa desberdinak, pilota partidak, olagarro zopa lehiaketa...
SANTELMOETAKO EGITARAUA:
Apirilak 21, ostirala
- 22:30. Aita Mari aretoan,
bertso jaialdia. Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Sustrai Colina, Agin Laburu eta Jon Maia. Gai-jartzailea: Unai Manterola.
- 22:30. Txosna eremuan kontzertuak: Tecno gaua.
Apirilak 22, larunbata
- 11:00. Udal Txistulari Bandaren kalejira.
- 12:00. San Telmo ermita inguruan, txupinazoa jaiei hasiera emateko.
- Jarraian, jaitsiera Musika Eskolako trikitilariek lagunduta; ondoren, Itxas Gain elkarteak antolatuta, hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta Musika Eskolako trikitilarien saioak.
- 12:30. Incansables txaranga kalejiran.
- 13:00. Ondartxon, Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantzen ikuskizuna. Euria eginez gero, Aita Mari aretoan.
- 14:30. Torreberrin herri bazkaria.
- 17:00. Elektrotxaranga kalejiran.
- 18:00. Eusebio Gurrutxaga plazan jaialdia haurrentzat: Dantza Saltsa.
- 18:30. Erriberan hasita Incansables txaranga.
- 19:00. Maiatzaren 7ko herri galdeketa bultzatzeko Ontziratuk antolatutako kalejira. Arranplatik irten eta Erribera kaletik joango da Beheko plazaraino.
- 22:00. Txosna eremuan, kontzertuak: Cobra,
Petti & Etxeko Uzta eta Eskean Kristo.
- 22:30. Kofradian, dantzaldia:
Ezten Giro.
Apirilak 23, igandea
- 11:00-14:00. Oxford aretoan Santelmotako XIX. Scalextric txapelketa.
- 11:30. Ostolaza eta Txapartegi trikitilariak.
- 11:30. Arbustain motor elkarteak antolatuta, hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat.
- 12:00. Haurren danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda. Danborradaren aitzakian Jakintza elkarteak argazki rallya antolatu du. Begiratu oinarriak.
- 12:30. Trikitxas bikotearen kalejira.
- 17:00. Udaletxetik irtenda buruhandiak eta erraldoiak.
- 17:00-19:00. Oxforden Scalextric saioak.
- 18:00. Trikitxas bikotearen kalejira.
- 18:30. Plazan hasita,
Ustekabe txaranga.
- 19:00. Eusebio Gurrutxaga plazan hasita The Derty Gerties kalejira.
- 22:00. Txosna eremuan kontzertua: Dj Bull
- 22:30. Danborrada Berezia.
- 22:30. Kofradian, dantzaldia: Ilargi Beltza
- Gauerdian, Kofradian bandera igotzea Jose Luis Urruzuno arrantzale ohiaren eskutik. Txapel oroigarria oparituko dio Arbustain Motor elkarteak, eta Joxe Migel Irigoieni ere omenaldia egingo dio.
- Danborrada amaitutakoan, berbena Ilargi Beltza taldearekin Kofradiako plazan.
Apirilak 24, astelehena. San Telmo Eguna.
- 10:00. Alkate-soinua udaletxe aurretik parrokiara.
- 10:15. Prozesioa San Telmo ermitara.
- 10:30. Meza nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestuta, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea. Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie Kofradian.
- 12:00.
Elizagoien Ahizpak triktilariak.
- 12:30. Eusebio Gurrutxaga plazan Gorritiren saioa.
- 17:00. Aitzuri pilotalekuan, esku pilota partida profesionalak. Lehenengo partida binakakoa izango da, Arretxe II-Albisu eta Arteaga-Larunbe bikoteen artean. Partida nagusia Artolaren eta Lasoren arteko buruz burukoa izango da, Banakako Txapelketako final zortzirenetako kanporaketa.
Sarrerak ostegunean (apirilak 20) jarriko dituzte salgai.
- 17:30. Torreberrin magia ikuskizuna: Amarru
- 18:30. Plazatik abiatuta, Iraunkorrak txaranga.
- 19:00- 22:30. Kofradian dantzaldia: Orots.
Apirilak 28, ostirala
- 17:30. Aitzuri pilotalekuan xisterako San Telmo Saria, finalak.
- 18:00. Eusebio Gurrutxaga plazan
Rana eta Pote txapelketak, Beheko Plaza elkarteak antolatuta (irekia nahi duten guztientzat).
- 19:30. Torreberrin hasita, Bertsotan Jai herriko bertsolariak.
- 22:30. Txosna eremuan, Bertsio Gaua herriko musika taldeekin.
Apirilak 29, larunbata
- 10:00. Eusebio Gurrutxaga plazan,
XVI. Olagarro-zopa Lehiaketa. Ekitaldia alaitzeko Elustondo anai-arrebak trikitilarien saioa.
- 11:30. Ondartxon haur jolasak Itxas Gain elkartearen eskutik.
- 12:00. Herriko kaleetan Beheko Plaza abesbatzaren saioa.
- 12:30. Odietan Urrezko Aizkora, kanporaketa.
- 14:30. Txosna eremuan bazkaria.
- 17:30. Eusebio Gurrutxaga plazan haurrentzat dantzaldia Joxe Mendizabalekin.
- 18:30. Beti Jai fanfarrearen saioa.
- 22:00. Kofradian disko festa Alex eta Urtzarekin.
- 22:30. Txosna eremuan, kontzertuak: Koban, Burning Daylight eta Dj Pintxe Pendeja.
Apirilak 30, igandea
- 09:30. Zumai Txaranga eta gaztetxoen kalejira.
- 11:30. Maddalen eta Jagoba trikitilariak.
- 12:00. Itzurun hondartzan zaldi lasterketa.
- 12:30. Zumai txaranga eta Eusebio Gurrutxaga plazan, Erkibe elkartearen eskutik, olagarru-zopa dastatzeko aukera.
- 17:00. Aita Mari aretoan, haurrentzat antzerkia:
Kolore! Gari, Montxo eta Joselontxorekin.
- 18:00. Trainerillen estropadak, XXXIV. San Telmo Saria eta Emakumeen San Telmotako V. estropada.
- 18:00. Jainekin txaranga.
- 19:00- 23:00. Kofradian erromeria: Bide batez.
- 22:30. Txosna eremuan kontzertuak herriko taldeekin: Breaking Brokkoli, The New Brigade, Parrazta eta Sargo.
- Gauerdian, bandera jaistea eta santelmoei agurra.