Lurraldebuseko autobusak ez dira Zumaiako herrigunera sartuko santelmoek irauten duten denboran

Baleike.Eus 2017ko apirilaren 17a

LURRALDEBUS_EUSKOTREN-300x212 San Telmo jaietan, Txomin Agirre kaia inguruan ipiniko den eszenatokia eta txosna direla eta, apirilaren 20tik maiatzaren 2a arte (biak barne) Lurraldebuseko autobusak ez dira herri barrura sartuko.
Kostako zerbitzua betetzen duten autobusek geldialdi bakarra egingo dute Zumaian, Patxita Etxezarreta kaleko geltokietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide