Lapurrak sartu dira Zumaiako Ubillos jauregira

Baleike.Eus 2017ko apirilaren 16a

Ertzaintzaren furgoneta bat Ubillos jauregiaren ondoan. (Baleike.eus) Zumaiako Txori Txiki musika eta dantza eskolaren egoitza den Ubillos jauregian sartu dira lapurrak gaur goizaldean. Eraikineko atzeko leihoetatik sartu dira. Musika eskolako kideek azaldu dutenez, ez da musika tresnarik falta egoitzan, eta haiek uste dute diru bila aritu direla lapurrak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide