Jesukristoren berpizkundea irudikatu dute Arritokietan

Baleike.Eus 2017ko apirilaren 16a

Gaur, Pazko Igandea, Jesukristoren irudia eta Ama Birjinaren irudiak Arritokieta ermitatik Parrokiara eraman dituzte ohiko legez. Jende ugari izan da prozesioan.

Prozesioko une bat. (Baleike.eus) Kristautasunaren arabera, gurutzean hil eta hirugarren egunean berpiztu zen Jesukristo. Gertaera hori irudikatu dute gaur, Pazko Igandea, Zumaiako Arritokieta ermitan. Handik abiatuta, Jesukristoren eta Ama Birjinaren irudiak prozesioan eraman dituzte Alde Zaharreko kaleetatik Parrokiara. Dozenaka lagunek parte hartu dute prozesioan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide