‘Turismo masiboaren’ aurkako pintadak agertu dira Zumaian

Baleike.Eus 2017ko apirilaren 14a

Aste Santuan "Turismo masiboarei ez" dioten pintadak agertu dira Zumaian. (Baleike.eus) “Honek atzera bueltarik ez duela” uste du batek; “uholde” baten aurrean dagoela herria dio besteak, eta “turismoak aberastasuna ekarriko” duelako iritzia du hurrengoak. Zalantzarik ez dagoena da "Zumaia modan dagoela", eta Aste Santu honetan herria izaten ari den bisitari andanak agerian utzi du.
"Zumaia turismorako prest ote dago?" eztabaida mahai gainean dago herrian. Beldurrak ere areagotzen ari dira, eta horren erakusgarri dira azken egun hauetan herriko zenbait tokitan “turismo masiboaren” aurka agertu diren zenbait pintada.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide