Oporrak hartu aurretik, gaur, asteazkena, iazko udan hil zen Jon Dominguez ikaslea omendu dute Zumaiako Herri Eskolan. Ikasleek antolatutako ekitaldian, lehenengo, arte gazte bat landatu dute jolastokiaren zelaian, eta haren alboan irakasle batek eginiko oroitarri bat jarri dute. Ondoren, dantzariek ohorezko agurra egin dute Dominguez zenaren omenez, eta bertsolariek gogorarazi dute omenaldia "lagun guzti-guztien izenean" egin dela. Herri Eskolakoek adierazi dutenez, "gertuko senideen hitzek eta musika doinuek oroitzapenak astindu dizkigute bertan bildu garen ikasle, irakasle, lagun eta familiakide guztioi".