Herri galdeketan aurretiazko botoa emateko aukera izango da gaur eta bihar Zumaian

Baleike.Eus 2017ko apirilaren 12a

Gaur, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da boza emateko aukera, eta, bihar, osteguna, 11:00etatik 13:00etara.

Maiatzaren 7an egingo den herri galdeketa gerturatzen ari da, eta gaur eta bihar aurretiazko botoa emateko aukera izango da Ontziratuk poligonoan (Ostolaza burdindegi zaharrean) duen lokalean. Gaur, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da boza emateko aukera, eta, bihar, osteguna, 11:00etatik 13:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide