Eskuz Banakako Txapelketako partidetako bat Zumaian jokatuko da San Telmo egunez

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 12a

Iñaki Artola izango da partida jokatuko duen pilotarietako bat, eta haren aurkaria erabakitzeko dago oraindik. Izan ere, Albisu eta Lasoren arteko kanporaketatik sailkatzen dena ariko da Zumaian. Oraindik ez dute zehaztu sarrerak noiz eta non jarriko dituzten salgai.

Eskuz Banakako Txapelketako partidetako bat Zumaian jokatuko da, San Telmo festetako egitarauaren barruan. Iñaki Artola izango da partida jokatuko duen pilotarietako bat, eta haren aurkaria Albisuk eta Lasok jokatuko duten kanporaketa gainditzen duena izango da. Partida, San Telmo egunez, apirilaren 24an, jokatuko da Aitzuri pilotalekuan. Jaialdia osatuko duen bigarren partida ez du iragarri enpresak oraindik. Sarrerak 20 euroren trukean eskuratu ahal izango dira, baina oraindik ez dute zehaztu non eta noiz jarriko dituzten salgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide