Maialen Velarde 'Ontzi bete amets' abestiaren grabaketan. (Baleike.eus)
Zumaian maiatzaren 7rako herri galdeketa antolatzen ari den Ontziratu taldeak badu abestia. Ontzi bete amets jarri diote izena kantari, eta herriko hainbat musikarik eta abeslariak parte hartu dute haren grabaketan. Hain zuzen, Jon Brakamontek, Imanol Oiartzabalek, Beñat Fernandezek, Maialen Velardek, Maddalen Arzallusek, Jone Urbietak eta Inaxio Tolosak parte hartu dute Ontziratu taldekoek idatzi eta Jon Brakamontek moldatu duen kantan.
Honako lotura honetan entzun daiteke
Ontzi bete amets abestia.
Usategian egin zituzten grabaketa saioen laburpen bideoa da honako hau:
https://www.youtube.com/watch?v=h7jHRIViZ8M