Ana Carlota Dominguez artxiboko irudi batean. (Baleike.eus)
Duela sei urte hasi zuen borrokan beste pauso bat egin du aurrera gaur, astelehena, goizean Ana Carlota Dominguezek. Juana eta Jose gurasoen lehen haurra jaio zenean, 1963ko martxoaren 20an, Aranzazuko Ama ospitalean lan egiten zuen langile batek bere lekukotza epailearen aurrean ematea lortu du. "Lekukoari buruz ezin dugu datu askorik eman, baina ziurta dezakegu ez zela langile soil bat. Oso ondo ezagutzen zituen ospitaleko gorabeherak", azaldu dio Baleikeri epaitegitik atera berritan.
Jarraitu albistea irakurtzen, Baleike.eus webgunean.