Naiz.eus atariak jakinarazi duenez, zazpi lagun atxilotu ditu gaur Guardia Zibilak droga trafikoarekin lotura dutelakoan, eta atxiloketetako bat Zumaian egin dute. Haxixarekin lotura dutelakoan egin dituzte atxiloketak Durangon, Gasteizen, Zumaian eta Madrilen, eta drogaz gain, atxiki dituztenei dirua atzeman dietela jakinarazi du Espainiako Barne Ministerioak. Operazioa zabalik dago oraindik.