ARGAZKI BILDUMA: Zumaian ere egin dute Korrika Txikia

Baleike.Eus 2017ko apirilaren 4a

Zumaiako Korrika Txikiko irudi bat. (Baleike.eus)
Korrika Txikiak zeharkatu du gaur arratsaldean Zumaia. Ekitaldian parte hartu dute Zumaiako Herri Eskolako eta Maria eta Jose Ikastetxeko ikasleek eta irakasleek. Momentu hunkigarriak bizi izan dira, eta guztiak bat, euskararen alde egin dute korrika. Argazki bilduma Baleike.eus-en ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide