Euskal presoen aldeko kontzentrazioa egingo dute ostiralean eskualdeko hainbat herritan

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 29a

Azpeitian, Azkoitian, Zestoan, Errezilen, Zumaian, Getarian, Orion eta Zarautzen mobilizazioak egingo dituzte.

Ostiralean euskal presoen aldeko kontzentrazioa egingo dute eskualdeko herrietan. Hori horrela, hileko azken ostiralero legez, preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioak egingo dituzte. Hona hemen kontzentrazioa egingo duten ordua eta lekua, herriz herri:
  • Azpeitian: 19:00etan, plazan.
  • Azkoitian: 19:00etan, giza katea udaletxe plazan.
  • Zestoan: 20:00etan, plazan.
  • Errezilen: 22:00etan, plazan.
  • Zumaian: 20:00etan, Erribera kalean.
  • Getarian: 19:30ean, udaletxe aurrean.
  • Orion: 20:00etan, plazan.
  • Zarautzen: 19:45ean, plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide