Eskualdeko lau bikote Euskal Herriko IX. Mus Txapelketako final nazionalean izango dira

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 22a

Martxoaren 25ean izango da finala, Anoetan.

Martxoaren 25ean Euskal Herriko IX. Mus Txapelketako final nazionala jokatuko da Anoetan, eta zazpi herrialdetako finaletan sailkaturiko 128 bikote onenen arteko norgehiagoka jokatuko dute. Eskualdeko honako lau bikote hauek aurkeztuko dira finalera: Zestoako Iñaki Alberdi eta Jose Valor, Getariako Ander Kerejeta eta Unai Urbizu, Orioko Xabier Soroa eta Xabier Murua eta Zumaiako Gorka Murillo eta Oier Mora.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide