Auzitegi Gorenak Urolaren itsasadarreko plana bertan behera utzi du

Baleike.Eus 2017ko martxoaren 22a

EFE agentziak jakitera eman duenez, Auzitegi Gorenearen administrazioako auzietarako II. salak bertan behera utzi du Urola ibaia babesteko plan berezia. Ekimenaren "bideragarritasun ekonomiko" ezaz baliatu da auzitegia erabaki hori hartzeko.

(Baleike.eus) Antonio Mateosek eta Promotora Vascongada S.A.-k aurkeztu zuten helegitea Auzitegi Gorenean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia plana onartu zuenean. Orain, Gorenak aintzat hartu du errekurtsoa eta bertan behera utzi du EAEko auzitegiaren erabakia. Egitasmoak bideragarritasun ekonomikorik ez duela argudiatu du Gorenak neurri hori hartzeko. EFE agentziak emandako informazioaren arabera, desjabetzak egiteko 1,6 milioi euro beharko lirateke eta planaren aurreikuspenetan 104.666 euro jasotzen dira. Lursailak berreskuratzeko, berriz, 2,9 milioi euro beharko liratekela dio Auzitegiak eta aurreikuspenetan 27.000 euro jasotzen direla. Zumaiako Udalak eta plan horrek eragina duten beste udalek ez dute oraindik sententzia jaso. Behin aztertzen dutenean egingo dute balorazioa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide