Hamar urte dira Sahararen alde Darahli elkartea sortu zela Zumaian, eta hori dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte martxoaren 20tik hasi eta apirilaren 3ra arte.
Hona hemen egitaraua:
- Martxoaren 20tik apirilaren 3ra: Darahli, hamarkada bat lankidetza sustatzen erakusketa. Ikus-entzunezkoen txokoa eta informazio mahaia izango dira, besteak beste.
- Martxoak 24: Hassanna Aalia Ni ere errefuxiatua naiz hitzaldia, 19:00etan, Oxford aretoan.
- Martxoak 25: Ume jolasak eta tailerrak, 12:00etan, Kofradiako plazan.
- Martxoak 31: Darahli 10 urte: hautsitako denbora ikus-entzunezkoaren aurkezpena. 19:00etan izango da, Oxford aretoan.
- Apirilak 1: Mannequin Challenge erraldoia, 12:00etan, Kofradiako plazan.
- Apirilak 2: Zukan Trio hirukotearekin, saharar musika bertsionatua, 12:30ean, Oxford aretoan.