Aste Santutik azarora arte egunero egingo dira Geoparkeko irteerak

Baleike.Eus 2017ko martxoaren 14a

Hilabete honetan hasi da Debako, Mutrikuko eta Zumaiako udalerriek osatzen duten erakundearen irteera gidatuen denboraldi berria. Horren aurkezpena egin dute gaur Donostian.

(Argazkia: Baleike.eus) Naturarekin lotutako turismoa modan dagoela agerian utzi du iaztik Euskal Kostaldeko Unescoren Munduko Geoparkeak izandako hazkundeak. Erakundea osatzen duten hiru udalerrietako turismo bulegoetatik pasatutako bisitari kopurua % 50 igo da; Geoparkeak antolatutako irteera gidatuetan parte hartu duten lagunen kopurua, berriz, % 44. Ekoturismoarekin edo naturarekin lotutako turismoaren erreferente bihurtu da Geoparkea 2010. urtean sortu zenetik. Hilabete honetan hasi da Debako, Mutrikuko eta Zumaiako udalerriek osatzen duten erakundearen irteera gidatuen denboraldi berria. Horren aurkezpena egin dute gaur Donostian, Boulevardean dagoen Explore San Sebastian Region izeneko bulegoan. Denis Itxasok, Gipuzkoko Foru Aldundiko kultura, kirol eta turismo diputatuak, harrera egin die hiru herrietako alkateei eta Geoparkeko kideei, eta eskerrak eman dizkie aurkezpena egiteko bulego hori aukeratzeagatik. Gogoratu du Gipuzkoara heltzen diren bisitari gehienak Donostira heltzen direla, baina, ondoren, kostaldera eta barrualdera joaten direla, "puntu interesgarriak daudelako". Hori horrela, Geoparkearen garrantzia goraipatu du Itxasok: "Albaola eta Balenciaga museoarekin batera, Geoparkeak garrantzia handia izan du Gipuzkoako turismoaren berpiztean. Lana ongi egin da eta ondo definitutako produktu bat osatu duzue, gustatzen dena, gainera". Jarraitu irakurtzen Baleike.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide