Bideoa: Bertso Derbia

Zarauzko Hitza 2017ko martxoaren 12a

https://youtu.be/K7q4WZbvEA4 Real Sociedad Fundazioak atzo Donostiako Antzoki Zaharrean izandako 9. Bertso Derbiko bideoa osatu du. Sei bertsolarik hartu zuten parte. Andoni Egañak, Amets Arzallusek eta Maddalen Arzallusek osatu zuten Realaren taldea. Athleticena, berriz, Igor Elortzak, Arrate Illarok eta Jon Maiak. Mikel Labaka Realeko jokalari ohiak eta Realeko gizonen lehen taldeko hirugarren entrenatzaile azpeitiarra aritu zen gai jartzaile lanetan. Orioko bertso eskolako haurrek ere hartu zuten parte. Gaur, partida hasi aurretik jarraitu du bertso saioak, Anoetako 9. atearen parean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide