Debatik Zumaiara zetorren trena aurrera egin ezinik geratu da

Baleike.Eus 2017ko martxoaren 11

Debatik Zumaiara bidean zetorren tren bat kateatuta geratu da, Zumaiako geltokira heldu ezinik. Dirudienez, zuhaitz baten zatia erori da trenbidera eta trena aurrera segi ezinik geratu da. Bidaiariek aurreko bagoitik atera dira eta oinez egin behar izan dute estaziorako azken zatia.
Arazoa konpondu arte Zumaia eta Deba arteko bidea autobusen bidez egingo dela eman du jakitera Euskotrenek Twitter bidez

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide