Zumaian irekiko duten supermerkatuan lan egiteko curriculumak datorren ostegunean jasoko dituzte enplegu zentroan

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 10a

Datozen hilabeteotan supermerkatu berri bat zabalduko dute Ardantzabide auzoan. Hori horrela, enplegu zentroaren irekiera egunean (hilak 16) jasoko dituzte curriculumak.

Datozen hilabeteotan supermerkatu berri bat zabalduko dute Ardantzabide auzoan. Hori horrela, datorren ostegunean, hilak 16, Enplegu Zentroaren irekiera eguna aprobetxatuz (hileko hirugarren osteguna, alegia), interesa duten zumaiarrek zein inguruko herrietako biztanleek Udal Elkarteko teknikariei eman ahalko dizkiete haien curriculumak. Lanpostuen ezaugarriei dagokionez, Zumaiako Udalak jakinarazi du egunean bertan bulegoko paneletan egongo direla ikusgai postu bakoitzeko oinarri eta irizpide zehatzak. Behin curriculum guztiak jasota, teknikariek supermerkatuko arduradunei bideratuko dizkiete jasotako lan eskaerak. Ondoren, azken horiek jarriko dira hautagaiekin harremanetan, eta Enplegu Zentroan egingo diren lan elkarrizketen eguna eta ordua finkatuko dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide