Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zumaiako Udalak indarkeria matxista kasua gaitzetsi du.
Zumaiako Udalak jakinarazi duenez, herriko emakume batek salaketa jarri du gaur goizean bere bikoteak egindako erasoa dela eta. Udalak indarkeria matxista kasua gaitzetsi du, eta, gertakari hori salatzeko eta Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egiteko Berdintasun Foroak antolatutako elkarretaratzera deitu ditu herritarrak. Bihar izango da kontzentrazioa, 20:00etan, Saregileen plazan. “Udalak genero arloko erasoen aurrean gaitzespena adierazten du irmoki eta herritarrak horrelako erasoak salatzera gonbidatzen ditu”, adierazi du Zumaiako udalak. Halaber, elkartasuna adierazi die udalak erasoa jasan duen emakumeari zein bere hurbilekoei.