Axier Lopez. (Juan Luis Romatet)
Axier Lopez
Argiako kazetariari ezarritako isuna bertan behera utzi du Espainiako Gobernuak, Javier de Andres EAEko Espainiako ordezkariaren bitartez. Argiak helegitea jarri zion isunari, eta martxoaren 13an ziren horren inguruko epaiketa egitekoak Gasteizen. Erabakia tarteko, epaiketarik egin gabe, Argiak ez du isunik ordaindu beharko.
2016ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak kalean egindako operazio baten berri emateagatik ezarri zioten isuna hedabideari. Ordutik, urtebetez, defendatu ditu Espainiako Gobernuak
Argiaren aurkako zigorra eta isunaren arrazoiak. Hainbat eragile agertu dira isunaren aurka, hala nola Euskal Herriko eta Espainiako kazetari elkarteak, adierazpen askatasunaren eta prentsa askearen aldeko nazioarteko eragileak eta Espainiako Arartekoa. Mozal Legearen 26.23 artikulua aplikatuz zigortu zuten lehen kasua izan zen
Argiarena.
Joan den astean
Axier Lopez kazetariari egindako elkarrizketa argitaratu zuen UROLA KOSTAKO HITZAk.
Jarraitu albistea irakurtzen,
Argia.eus-en.