Ainhoa Azurmendi: "Kirolarekin gozatzen txikitatik erakustea da garrantzitsuena"

Baleike.Eus 2017ko martxoaren 6a

'Zumaiako emakumeak kirolean' bideoa aurkeztuko da bihar, asteartean, 18:30etik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan. Ekitaldia Ainhoa Azurmendik gidatuko du. Hernanin jaioa da Azurmendi, eta kirolean eta genero ikuspegian aditua da. Hemen duzue 2015ko apirileko Baleike aldizkariak egin zion elkarrizketa.

Ainhoa Azurmendi. (Baleike.eus) Kirolari eta kirolzale amorratua da Ainhoa Azurmendi (Hernani, 1978). Psikologia ikasketak amaitu zituenean, genero berdintasunari buruzko master batek eman zion emakumeak kirolean pairatzen duen diskriminazioa aztertzeko aukera. Ordutik, erabat espezializatu da gaian, eta ikuspegi ezberdinetatik landu du. Amaitzen ari den doktore tesiak ere zerikusi zuzena du gaiarekin: zergatik hain emakume gutxi entrenatzaile edo epaile? "Garbi dago gizonezkoei oraindik kosta egiten zaiela emakumearen autoritatea onartzea, are gehiego kirolean". Emakumea eta kirola aipatzen direnean, "mito asko" daudela dio Azurmendik. "Askotan esaten da emakumeari ez zaiola gustatzen lehiatzea. Hori ez da horrela. Denetarik dago, mutiletan bezala". Psikologiaren ikuspegitik, ordea, ezberdintasunik aurkitu du gizonen eta emakumeen artean: "Mutilei zer egin behar duten esan, eta esplikaziorik eskatu gabe egingo dute; emakumeei esan behar zaie zer egin behar duten, eta, gainera, zergatik". Oraindik ere emakumeek oztopo gehiago dauzkate kirola egiteko gizonezkoek baino. Baina noiz eta nola hasten da desoreka hori? Nire ustez, umetokian gaudenetik. Zergatik galdetzen dugu hainbeste neska edo mutila izango den? Gero koloreen kontua dator. Bereizketa horrek bizitza osoa markatzen digu. Koloreek estereotipo batzuekin lotzen gaituzte. Kolore beroak eta epelak, sentimenduekin, graziarekin, elegantziarekin lotu dira, emakumeek txikitatik berez omen dauzkagun ezaugarriekin; arlo pribatuko rolak daude ezugarri horiei lotuta: umezaintza eta abar… Gizonen kasuan, kolore hotzagoak, arrazionaltasuna, zorroztasuna, objektibotasuna eta kontrola adierazten dutenak, eta fisikoaren aldetik abiadura, indarra, potentzia… Eta ezaugarri horiei lotuta arlo publikoko rolak: ardura produktiboak, botere guneak eta abar. Txikitatik, koloreen bitartez, hasten gara bidea markatzen. Haurrei ezartzen zaien kontrol maila ere ezberdina da mutilak edo neskak izan. Elkarrizketa osorik Baleike.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide