(Baleike.eus)
Urola Kostako Udal Elkarteak, Zumaiako Udalarekin batera, mugikortasun baldintzak eta irisgarritasuna hobetzeko egitasmoa jarri du abian. Proiektua eskualdeko herritarrek eta enpresek mugikortasun jasangarriaren inguruan adierazitako kezka eta eskaeretatik abiatu da. Esperientzia pilotua Joxe Mari Korta, Xey eta Guascor poligonoetan egingo da. Esperientzia horretan ikasitakoa oinarritzat hartuta, asmoa gainontzeko industria guneetara zabaltzea dela azaldu du Urola Kostako Udal Elkarteak.
Poligono horietako mugikortasuna aztertzeko, alde batetik, enpresei galdetegi bat egin diete, "mugikortasunarekin zerikusia duten zerbitzu eta alderdiak aztertzeko" helburuarekin: lan ordutegiak, lan txandak, jangela zerbitzua, garraio zerbitzua… Bestetik, poligono horietako langileentzat galdetegi bat jarri dute eskuruak, "joan-etorriak noiz eta nola egiten dituzten aztertu ahal izateko".
Elkarteak adierazi duenez, azterketaren helburua "mugikortasun jasangarriaren ikuspegitik gaurko egoeratik abiatuta irtenbideak proposatzea" da.
Mugikortasun planaren informazio gehiago,
hemen.