Imanol Manterola zumaiarrak irabazi du VII. Gau Txori argazki rallya

Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 6a, 12:39

Bigarren saritua Carlos Mediavilla urretxuarra izan da, eta Jose Luis Rodriguez barakaldarra hirugarrena. Azpeitiar argazkilari onenaren saria, berriz, Angel Rodriguezek eskuratu du.

[caption id="attachment_317048" align="aligncenter" width="300"]Gau Txori argazki rallyko sarituak Sanagustinen. (Alberto Beloki) Gau Txori argazki rallyko sarituak Sanagustinen. (Alberto Beloki)[/caption] Imanol Manterola zumaiarrak irabazi du aurtengo Gau Txori argazki rallya. Joan den otsailaren 11n jokatu zuten Azpeitiko Argazki Elkarteak (AAE) antolatutako gaueko argazki rallya, eta zapatuan, martxoaren 4an, egin zuten hari dagokion sari banaketa ekitaldia Sanagustin kulturgunean. AAEko hainbat kidek osatutako epaimahaiak erabaki du Manterolarena dela rallyko argazki bildumarik onena. Aldiz, VII. Gau Txori rallyko bigarren saritua Carlos Mediavilla urretxuarra izan da, eta Jose Luis Rodriguez barakaldarra hirugarrena. Azpeitiar argazkilari onenaren saria, berriz, Angel Rodriguezek eskuratu du. Manterolak rallya irabazteagatik 150 euro eta garaikurra jaso zituen zapatuan; Mediavillak, 100 euro eta garaikurra; Rodriguezek, 70 euro eta garaikurra; eta Rodriguezek garaikurra. Datozen egunetan jarriko dituzte saritutako argazki bildumak ikusgai AAEren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide