Udaberriko kanpainaren aurkezpen ekitaldia (Errigora).
Udaberriarekin iritsiko da Errigoraren
Uztaberria, eta horri begira,
#ESKUTIKeskura kanpaina abian jarri dute. Betiere, Nafarroa hegoaldeko nekazal ekoizpena eta euskararen presentzia sustatze aldera. «Inoizko uzta oparoena, inoizko uzta berritzaileena» izango dela nabarmendu dute. Izan ere, oraingo kanpaina honetan eskainiko diren produktu guztiak –olioa, orburuak, potxak, barazki-menestra, pikilo piperra, tomate frijitua eta kremak– modu konbentzionalean ez ezik, ekologikoan ere eskuratu ahal izango dira.
Erronka ez dela erraza izan adierazi dute, baina «azkenean lortu dugu». Horretarako, nekazariekin zuzeneko harremana izan dute, eta elaboratzaileak nahiz nekazariak beren artean harremanetan jartzen lagundu dute. Horrez gain, bigarren berritasun bat ere badu kanpainak: aldi berean eskatu beharko dira olioa eta kontserbak, nahiz eta eta banaketa zein ordainketa bi alditan egingo den: oliba-olioa apirilaren hasieran eta kontserba-loteak ekainaren hasieran.
Eskaerak martxoaren 14a bitartean egin ahalko dira, errigora.eus atarian ez ezik, Azkoitia, Azpeitia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako hainbat tokitan.
ESKAERAK EGITEKO
Errigoraren webgunetik egin daitezke eskaerak:
www.errigora.eus ataritik, alegia.
Azkoitia
- Azkoitiko AEKn.
- Maxixatzen euskara elkartea (eskaeren eskuorriak beteta entregatzeko).
Azpeitia
- Orkatz taberna.
- Sanagustin kulturgunea.
- Gazte Informazio Bulegoa (GIB).
- Elkargunea (Soreasu).
- Urola Ikastola.
- Azpeitiko Ikastola Ikasberri.
- Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarai.
Getaria
- Berdura plaza.
- Maria Eugenia drogeria.
- Fuldain farmazia.
Orio
- Karkara aldizkariaren egoitza.
Zarautz
- Eguzki taberna.
- Lakari denda
-
errigorazarautz@gmail.com helbidean.
- Salbatore Mitxelena Ikastola.
- Zarauzko AEK.
Zumaia
- Inpernupe taberna.