Eskualdeko Korrika batzordeek Xoxotera irteera antolatu dute

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 2a

Urolako Korrika batzordeek eta mendizaleen elkarteek Xoxotera irteera prestatu dute iganderako. Azkoitiko Balda plazatik 08:30ean abiatuko dira, Azpeitiko plazatik 09:00etan eta Zestoako Gurutzetik 08:45ean. 09:00etan Attolatik igotzeko aukera ere izango dute herritarrek. Xoxotera iristean hamaiketakoa egingo dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide