Lau lagun artatu dituzte olatu batek autobusa jo ondoren

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 1a

Zarauzko osasun zentroan artatu zituzten lau lagunak zauri arinengatik.

Olatuak kristala apurtu zion autobusari. (Zarauzko Hitza)
Atzo arratsaldeko itsasgoran olatu ikusgarriak ikus zitezkeen. Horietako batek Zumaia eta Zarautz arteko errepidean zihoan lineako autobus bat jo zuen eta beira apurtu zion. Ondorioz, lau lagun artatu behar izan zituzten Zarauzko osasun zentroan, zauri arinengatik. Gainerakoan, ez da kalte larririk izan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide