Jone Guenetxea izango da Tokikomeko presidente Urko Aristiren ordez

Baleike.Eus 2017ko otsailaren 28a

Eibarren egin du ohiko Batzar Orokorra Toki Komunikabideen Bateraguneak eta han erabaki dute Urko Aristiren ordez Jone Guenetxea (Abadiño, 1978) Durangaldeko 'Anboto' astekariko zuzendaria izatea presidente. Era berean, 2017rako "jauzi kualitatiboa" dakarren kudeaketa plana onartu dute. Baleikeko zuzendari Gorka Zabaletak Administrazio Kontseiluan jarraituko du.

Jone Guenetxea eta Urko Aristi. (Baleike.eus) Durangaldeko Anboto astekariko zuzendaria da Guenetxea. Tokiko telebista batean eta Anboto irratian jardundakoa da eta 2008. urtetik Anbotoko proiektuaren zuzendaritzan ibili da. Tokikomeko administrazio kontseiluko kidea ere bada duela bi urtetik. Orain dela aste batzuk EITBko irrati taldeko zuzendariorde izendatutako Urko Aristi ordezkatuko du. Presidentearekin batera, Administrazio Kontseilu berria izendatzeko ere baliatu dute gaurko batzarra. Honako kideek osatuko dute: Aritz Martinez de Luna (Arabako Alea), Gorka Zabaleta (Zumaiako Baleike), Ainhoa Andonegi (Elgoibarko Barren), Iban Arantzabal (Debagoieneko Goiena), Jon Aldanondo (Infosare telebista taldea), Ane Arbelaitz (Urumealdeko Kronika), Joxema Irigoien (Baztan-Bortziriak-Malerrekako Ttipi-Ttapa), Xabier Goienetxe (Txorierriko Aikor) eta Jasone Mendizabal (Euskaltzaleen Topagunea). Jarraitu irakurtzen Baleike.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide