Eskualdeko lau bikotek jokatuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketako finala

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 27a

Gipuzkoako mus kanporaketa jokatu zen larunbatean Ibarran. (Goierriko Hitza) Pasa den larunbatean, Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketa jokatu zen Ibarran, eta parte hartu zuten 120 bikotetatik 32k lortu zuten Euskal Herri mailako final handia jokatzeko txartela; tartean Getariako, Orioko, Zestoako eta Zumaiako bikoteek. Denera 128 bikotek parte hartuko dute Euskal Herriko Mus Txapelketako finalean; Arabako 16 bikote, Gipuzkoako 32,  Bizkaiko 16, Lapurdiko 12, Nafarroa Garaiko 32, Behe Nafarroako 14, eta Zuberoako 6. Horiek denek, martxoaren 25ean Anoetan jokatuko den finala jokatuko dute. Eskualdeko parte-hartzaileak Getaria: Ander Kerejeta eta Unai Arbizu Orio: Xabier Soroa eta Xabier Murua Zestoa: Iñaki Alberdi eta Jose Valor Zumaia: Gorka Murillo eta Oier Mora

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide