[caption id="attachment_316692" align="aligncenter" width="300"]
(Baleike.eus)[/caption]
Enpresak sustatzen dituen gai sozialen barruan, kirol jardueran egiten diren kilometroak diru bihurtzeko proiektua du abian GKNk. Hala, bizikletan, korrikan, igerian edo oinez langileek egiten dituzten kilometroak esparru sozialeko elkarte bati laguntzeko diru bihurtzen dira. Kopuru hori bikoiztu egiten du enpresa berak eta kopuru osoa elkarte bati ematen diote. Iaz, Aspanogi elkartea lagundu zuten diruz eta aurten Adela elkartea izan da hautatua.
Abenduan kontatu zituzten egindako kilometro guztiak: 260.000 kilometro egin zituzten guztien artean. Hori diru bihurtuta, 6.800 euro atera dira. Adelako presidente Jose Mari Arrazolak jaso zuen txekea. "Ematen duzuen dirua gaixoen bizi kalitatea hobetzeko eta goxotasuna emateko erabiliko ditugu", azaldu du Arrazolak.