Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Euskal Herriko IX. Mus Txapelketa amaitzear da. Final handiaren aurretik, herrialde bakoitzeko finalak jokatuko dira, larunbat honetan. Herri mailako fasea gainditu eta Gipuzkoako finalerako 120 bikote sailkatu dira, horietatik hamabi bikote dira Urola Kostakoak. Eskualdeko zazpi herritako muslariak sailkatu dira; herrika bikote gehien sailkatu den herria Zumaia izan da: lau bikote.
Euskal Herriko sei herrialdetako finalak (Lapurdikoa martxoaren 4an jokatuko dute) larunbatean jokatuko dira. Gipuzkoari dagokionez, Ibarrako herriko frontoian jokatuko da finala, 15:00etatik aurrera.
Final nagusia, Anoetan
Herrialdeko finaletako irabazleak nazio mailako mus txapelketako finala jokatuko dute gero. Euskal Herriko IX. Mus Txapelketaren final handia martxoaren 25ean jokatuko da, Anoetan (Gipuzkoa).
Sailkatutako bikoteak
-Aizarnazabal:
Eñaut Larrarte eta Imanol Leon
-Errezil:
Jon Ezama eta Andoni Ibarbia
-Getaria:
Aitzol eta Gorri
Taian eta Taian
-Orio:
Xabier Soroa eta Xabier Murua
-Zarautz:
Mikel Zabaleta eta Aitor Morey Murray
-Zestoa:
Iñaki Alberdi eta Jose Valor
Eladio Leturiondo eta Aitor Irure
-Zumaia:
David Calderon eta Mikel Larburu
Ander Pequeño eta Asier Olasagasti
Mikel Etxabe eta Iraitz Uzkudun
Gorka Murillo eta Igor Aldabaldetreku