Ibarretxeren eta Masen hitzaldia Arraio irratian eta baleike.eus-en entzungai

Urola Kostako Hitza 2017ko ots. 22a, 18:16

Erabakitzeko eskubidearen eta Kataluniako prozesuaren inguruan ariko dira Generalitateko presidente ohia eta lehendakari ohia, 19:00etatik aurrera.

Gure Esku Dago-k eta Agirre Lehendakaria Centerrek antolatuta, Generalitateko presidente ohi Artur Masek eta Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak hitzaldia eskainiko dute gaur, Donostiako Kursaal jauregiko auditoriumean, Erabakitzeko eskubidea: Kataluniako prozesua izenburupean. Horiez gain, Gure Esku Dagoko eledun Zelai Nikolasek ere hartuko du hitza. 1.800 pertsona espero dituzte. Ekitaldia Samara Velte Zarahitz herri ekimeneko kideak aurkeztuko dute. 19:00etan hasiko dute ekitaldia eta streaming bidez eskainiko dute Arraio irratian eta baleike.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide