Gipuzkoako Gazte Abertzaleakek lurraldeko koordinatzaile berria hautatu du: Ione Mugerza, 22 urteko zumaiarra. Gaur egun, EH Bilduko zinegotzia da Zumaiako Udalean eta hurrengo bi urteetako gazte taldearen Gipuzkoako dinamizatzailea izango da. Aurkako boto bakarra jasota, hautagaitzak batzarraren gehiengo osoaren babesa jaso du.
Bere lehenengo hitzetan adierazi duenez, helburu nagusia "hurrengo bi urteetan Gipuzkoako gazteoi eragingo diguten erronkei aurre egitea" izango da. "Gure etorkizunean eta osasunean eragingo duen erraustegiaren aurrean gazteon papera behar-beharrezkoa" dela azpimarratu du, "jarrera proaktibo eta borrokalaria" hartuta.