Maialen Lujanbio 'Euskara, bestela ez gara' hitzaldi zikloaren gaurko hizlaria izango da

Baleike.Eus 2017ko otsailaren 22a

Zumaiako Udaleko Euskara Sailak antolatzen duen ‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloaren bigarren jardunaldia izango da gaur Alondegian, 18:30ean. Hizlaria Maialen Lujanbio bertsolaria, idazlea eta sortzailea izango da, eta kultura euskaraz sortzeak duen garrantziaz mintzatuko da.

Argazkia: Dani Blanco Konpasaren orratza euskaratik zirkuluak marrazteko izenburua duen hitzaldia emango du Maialen Lujanbiok gaur Alondegian, 18:30etatik aurrera. Gizarte eta aro eleaniztun honetan, zail egiten zaigu askotan euskararen balioa eta funtzioa azaltzea, baita jokamoldea antolatzea ere. Bertsolaritzak balio ote dezake bestelako jardunentzat, gizartearentzat, hizkuntzaren gaineko politikentzat, adibide moduan?  Horrelako hainbat galdera erantzungo ditu Lujanbiok bere solasaldian. "Kultura euskaraz sortzeak duen garrantziaz hitz egingo du, batez ere. Maialen, bere lanbideagatik, Euskal Herri osoan zehar ibiltzen da, eta beste ikuspegi bat, beste pertzepzio bat du euskararekiko", adierazi du Josune Herrarte euskara teknikariak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide