(Argazkia: Baleike.eus)
Joan den azaroan, Baleikeren atarian Santiagoko dunan aurtengo neguan bertan burutu asmo ditugun
ekintzen berri eman genuen. Geroztik, eta eskatutako argibideak eskaini ditugun arren, komunikabideetatik at egon da gaia, joan den astean Aitor Leiza Ingurumen zinegotzi ohiaren
gutuna Baleiken argitaratu den arte.
Idatzi horri erants diezazkiokegun xehetasun, zuzenketa, azalpen edo ukapenak ugariak dira: Urolako Plan Bereziaren Planaren izapide eta partaidetza prozesuaz, administrazio desberdinen arteko koordinazio eta eskumen konkurrentziaz, planifikazio dokumentu bakoitzaren interpretazioaz eta plangintza desberdinen arteko integrazioaz. Baina horrek Zumaiako herritarren pertzepzioan alferrikako nahasmen gurpil zoro bat sortuko lukeelakoan nahiago dugu gure egitasmoaren aurka erabiltzen duen arrazoibide nagusia ezeztatzea. Bi dira aipamen nagusiak:
1. Urolaren Plan Bereziaren aurka doa
Aldundiak ez zuen Plan hori idatzi, baina bai, guk ere parte hartu genuen Plan Berezi horren eztabaidan, eta helburuak dunaren kontserbazioarenarekin erabat bateragarriak zirenez aldeko txostena igorri genion Udalari. Eremu horren erabilera publikoa ordenatu eta landare exotikoak erauztea aurreikusten du Udalaren Plan Bereziak. Baina hain zuzen ere azken lan horri ekiteko asmoa azaldu dugunean Leiza jaunak dio pinuak ez direla exotikoak Santiagoko dunetan, ez omen da dokumentu horretan pinuen berariazko aipamenik azaltzen eta, gainera, "Botanikan aritzen diren askoren eta biologia ikasi dutenen arabera, eremu hauetako zuhaitz arrunta" dela pinua, "egon behar duen zuhaitz potentziala dela ikasi izan dute". Bere ideia horri eutsi eta gure asmoak arbuiatzeko erabiltzen dituen argudio horien ordez hobe izaten da Komunitate Zientifikoan itsas pinuaren izaera eta naturaltasunaz dagoeneko gorpuztu diren eta txosten tekniko, ofizial eta normatiboetan jada jasota dauden dokumentuei erreparatzea:
- a) Aseginolaza et al (1985) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Landare Katalogoa. Eusko Jaurlaritza
- b) Aizpuru et al (1999) Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak. Eusko Jaurlaritza
- c) Silvan & Campos (2002). Euskal Erkide Autonomoko haretegietako mehatxupeko landaretza baskularraren ikerketa.
Jarraitu gutuna irakurtzen
Baleike.eus atarian.