Aingeru Gutierrezek eta Sian Robertsonek irabazi dute Herri Lasterketa

Baleike.Eus 2017ko ots. 19a, 12:09

Dortsal guztiak agortuta, 510 korrikalarik hartu zuten parte atzo arratsaldean Zumaiako Herri Lasterketan

Aingeru Gutierrez-Cabello izan da gaur azkarrena Herri Lasterketan. Argazkiak: Gorka Zabaleta | Saltaka egiteko giro paregabea izan dute korrikalariek aurtengo Herri Lasterketan. Proba nagusiaren aurretik, 15:45ean hasita, haurrek izan zuten korrika egiteko aukera. Urtetik urtera, gero eta gehiago dira herri lasterketan parte hartzera animatzen direnak, txikienak gurasoek lagunduta eta gainontzekoak beraien kabuz. Helduak ere aurten aspaldian ez bezala animatu dira, eta dortsal guztiak agortu egin dira. Lasterketa motzekoak eta luzekoak, denak elkarrekin abiatu ziren Beheko Plazatik 17:00etan puntuan, batzuk barrutiari itzuli bat eta besteak bi emateko helburuarekin. Proba nagusian, gizonezkoen artean, Aitor Mimenza elorriotarrak eta Aingeru Gutierrez-Cabello barakaldoarrak hartu zuten burua eta tarte handia egin zuten hasieratik. Azken txanpan Gutierrez-Cabello indartsuago iritsi zen eta helmugan metro batzuk atera zizkion Mimenzari. Hirugarren Ruben Rufaza aizarnazabaldarra heldu zen. Emakumeen lasterketan ere lehia estua izan zuten lehen bi postuetan, eta azkenean Sian Robertson gasteiztarra nagusitu zaio Maitane Guerrero hernaniarrari. Zumaiarren artean, lasterketa motzean, Asier Beristain eta Leire Albizu izan dira azkarrenak. Proba nagusian, gizonezkoetan Jokin Gijarro nagusitu da herrikoen artean, 36:08ko marka ederrarekin, Oihan Leon (37:42) eta Juan De Dios Lopez de la Rubia beteranoaren (37:46) aurretik; Jon Larrañaga (38:27) izan da hirugarren seniorra. Emakumezkoen artean, Josune Cintero izan da zumaiar azkarrena (45:42), Iratze Iruretagoiena (46:45) eta Inmaculada Duranen (47:21) aurretik, denak beterano mailakoak; lehen seniorra Ainhoa Caporossi izan da (51:56). Sailkapenak: Herri Lasterketa Seniorrak (giz.) 1. Aingeru Gutierrez-Cabello Barragan barakaldoarra (31:44) 2. Aitor Mimenza Castillo elorriotarra (32:05) 3. Ruben Rufaza Cueto aizarnazabaldarra (33:34) Zumaiarrak 1. Jokin Guijarro Iruretagoiena (36:08) 2. Oihan Leon Eizagirre (37:42) 3. Jon Larrañaga Mugika (38:27) Seniorrak (ema.) 1. Sian Robertson gasteiztarra (37:53) 2. Maitane Guerrero Moriana hernaniarra (38:06) 3. Alejandra Arribas Bartolome iruindarra (38:29) Zumaiarrak 1. Ainhoa Caporossi Esteibar (51:56) Lasterketa motza Seniorrak (giz.) 1. Gustavo Sanchez Gil gasteiztarra (18:36) 2. Unai Hernandez Muñoz urretxuarra (18:46) 3. Antonio Mazo Alvarez lasarte-oriarra (19:11) Lehen zumaiarra: Asier Beristain Aizpurua (22:11) Seniorrak (ema.) 1. Maialen Muñoz Lope ibarrarra (22:17) 2. Usoa Ostolaza Zabala zarauztarra (22:57) 3. Maitane Gezala Romero elorriotarra (24:20) Lehen zumaiarra: Esti Albizu (27:26) Baleike.eus-en aurki daitezke sailkapenak, haurren probako eta lasterketa nagusiko irudiak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide