EH Bildu: "Poligonoko bizilagunen artean egonezina dago aparkalekuen inguruan; udan kaosa gertatuko dela uste dute"

Baleike.Eus 2017ko otsailaren 16a

Aparkalekuak erregulatzeko sistema lantzeko hiru bilera egin ditu EH Bilduk Zumaiako herritarrekin azken asteotan. Horrez gain, inkesta bat ere abian jarri du koalizioak Interneten. Horren guztiaren balorazioa egin dute gaur, eta aurreikusitako sisteman aldaketak egin dituztela ere adierazi dute. Aldaketa nagusiena herrian egoiliarren gune bakarra ezartzea izango da eta ez bi, hasiera batean aurreikusten zen bezala.

EH Bilduren Hirigintza zinegotzi Josu Arrietak eman du parte-hartze prozesuaren emaitzen berri. "Hiru bilera egin ditugu herritarrekin, bi Zumaian (Sagarbiden eta Alondegian) eta bat Oikian. Inkesta bat ere jarri dugu Interneten eta guztira 170 pertsonen iritziak bildu ditugu". Inkestaren emaitzak gaur bertan zintzilikatu dituzte Baleikeko Komunitatean. "Bileretan jendea oso gustura egon da. Udal Gobernuaren bilerak informatiboak ziren; gure lan dinamika desberdina izan da: bost minutuko sarrera bat egin eta ondoren lan talde txikitan banatuta egin da lan". Inkestetan ere erantzun baliotsuak jaso dituztela nabarmendu du. "Askotan ez aparkalekuetara mugatutakoak, mugikortasunera zuzendutakoak baizik". Iritzi hauei so eginez, hasiera batean pentsatuta zuten sisteman aldaketak egin dituzte. "Guk garbi ikusten genuen herria bi gunetan banatu behar zela, egoiliarri dagokionez. Baina Zumaia ez dago prest eta gune bakarra egingo da". Beraz, sistema honen arabera, egoiliarrek Zumaiako edozein lekutan aparkatzea izango dute. "Kotxearen erabilpenari dagokionez, pedagogia pixka bat erabili beharko dugu". Jarraitu irakurtzen Baleike.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide