Martin Amilibia: "Aurten beste jauzi bat eman dut eta gustura nago"

Baleike.Eus 2017ko otsailaren 16a

Futbolean 13 bat urtez jardun ondoren, atletismorako jauzia egin zuen Martin Amilibiak duela lau urte eta erdi. Hiru urtez Donostiako Atletico San Sebastian taldean ibili ondoren, aurtengo denboraldian Oñatiko Aloña Mendi Kirol Elkartean dabil. Aurtengo helburuetako bat Euskal Selekzioan sartzea eta horiekin Espainiako Txapelketa jokatzea bazen ere, lau segundogatik kanpoan gelditu da korrikalari zumaiarra.

Martin Amilibia korrikalari zumaiarra. (Baleike.eus) Otsailaren 5ean Sopuertan jokaturiko Euskadiko Kros Txapelketan Euskal Selekzioarekin Espainiako Txapelketan parte hartuko duten 9 korrikalariak zeintzuk izango diren erabaki zen. Lasterketa hartan  hainbat izendapen erabakitzen ziren. Alde batetik, egun horretako podiuma eta, beraz, Euskadiko txapelduna, azpitxapelduna eta hirugarrena. Eta beste aldetik, martxoaren 12an Xixonen jokatuko den Autonomia Erkidegoetako Espainiako Txapelketan parte hartuko duten 9 korrikalariak. Nire helburua txartel bat lortzea zen, entrenatzaileak esaten zidan helburua zaila zela, baina hori lortzeko borrokatu behar nuela, eta dudarik gabe horren bila atera nintzen. Hasieratik arriskatzera atera nintzen nahiz eta lasterketa oso baldintza txarretan egon: lokatza, euria, haizea... Taldetxo batean sartu nintzen, seigarren postutik hamabigarrenera zihoan taldea. Bakarren bat taldetxotik kanpoan gelditu zen eta nik eutsi egiten nion erritmoari. Nire taldekide batek harrapatu gintuen eta azkenengo bueltan sartu ginen. Egia esan lehertuta nengoen, erritmo aldaketarako ezinean. Azkenean hamargarren amaitu nuen eta selekzioarekin Espainiako txapelketara joateko txartela 4 segundogatik galdu nuen. Zer sentitu zenuen? Alde batetik gustura nengoen, izan ere, ni baino hobeak direnekin lehiatu nintzen eta beren mailan jarri nintzen. Aurpegia eman nuen eta lasterketa ona egin nuen. Baina pena nuen, eskuekin ukitzen ari nintzen bederatzigarren postu hori eta azkenean ez nuen lortu. Oraindik aukeraren bat dagoela esaten dute. Izan ere, norbait lesionatzen bada edo parte hartzeari ukatzen badio, ni naiz lehenengo ordezkoa. Txapelketara joanez gero ziur aski azkenengo postuetan egingo dut, baina esperientzia hori bizitzeak merezi du. Jarraitu irakurtzen Baleike.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide