Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jim Jarmusch zuzendari estatubatuarraren azken lana, Paterson, emango da gaur, Zumaiako zineforum saioan. 22:00etan hasiko da emanaldia, Aita Mari zineman. Paterson itxurazko errutina batean bizi da. Autobus gidaria da, eta egunerokoa bidaiarien elkarrizketa tarteak entzuten ematen du. Astelehenetik hasita, bizitzako aste oso bat nola igarotzen duen erakutsiko digu filmak.