Zumaiako inauterietako kartel lehiaketa: herritarren saria erabakitzeko ordua

Baleike.Eus 2017ko otsailaren 15a

(Argazkia: Baleike) Joan den astean jakin zen nork irabazi zuen inauterietako kartel lehiaketa. Irrimarra Diseinuakek egindako lanak iragarriko ditu aurtengo Zumaiako Inauteriak. Orain herritarren txanda da; beren gustukoen kartela aukeratzeko unea, hain zuzen ere. Ikusgai daude dagoeneko aurkeztutako kartelen kopiak Alondegiko sarreran jarritako erakusketan. Bakoitzak boto bakarra eman dezake, horretarako prestatu dituen papertxoak erabilita. Bozketan parte hartzen dutenen artean liburu bildumatxoak zozkatuko dira.
Herritarrek aukeratutako kartelaren irabazlearen egileak, berriz, Zumaia Elkarteko kide den jatetxeetako batean otordu bat irabaziko du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide