Ikastetxeetako haurrek ekitateari buruz hitz egin dute Zumaiako Udaleko ordezkariekin

Baleike.Eus 2017ko otsailaren 15a

Eskola Agenda 21en barruan, iaz udalari proposatu zizkioten gaien inguruko jarraipena egin dute Zumaiako ikastetxeetako haurrek gaur goizean.

(Baleike.eus) 2005-2006 ikasturtetik Eskola Agenda 21 programa eramaten dute aurrera Zumaiako ikastetxeetan. Urtero gai ezberdin baten inguruan lanketa egiten dute, eta ikerketa horren ondorioak udalari aurkezten dizkiote. Iaz, ekitatearen inguruan aritu ziren, eta guztira zortzi proposamen osatu zituzten. Gaur goizean zortzi proposamen haien jarraipena egiteko asmoz alkatearekin, kultura zinegotziarekin eta udaleko aparejadorearekin elkartu dira ikastetxeetako haurrak. Banan-banan proposamenak gogoratu eta horien exekutazio egoera zein den ezagutzeko parada izan dute. Bestalde, ikasturte honetako Eskola Agenda 21eko gaia Ekitatea eta Klima aldaketa da. Egun ari dira eskoletan lantzen, eta emaitzak maiatzean plazaratuko dituzte ez ohiko udalbatzarrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide