'Euskara, bestela ez gara' zikloa, bihartik aurrera, Alondegiko Oxford aretoan

Baleike.Eus 2017ko otsailaren 14a

Kontzientziazio lana egin eta jendea soziolinguistika gaietan janztea da hitzaldi zikloaren helburua.

(Zumaiako Udala) Urtero lez, Zumaiako Udaleko Euskara sailak Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloa antolatu du. Hitzaldiak bihar hasi eta lau asteazkenetan izango dira Alondegiko Oxford aretoan arratsaldeko 18:30ean. "2012an hasi ginen hitzaldi ziklo hauekin. Ikusi genuen arrakasta izan zuela, eta hala, urtero antolatzen hasi ginen", adierazi du udaleko Euskara teknikari den Josune Herrartek. Hitzaldien arrakasta ez dute pertsona kopuruarekin alderatzen, baina 30-40 pertsona inguru azaltzen dira, eta hizlaria ezaguna bada 50-60 ere bai. «Publiko fidela dugu, askotan jende antzekoa etortzen da eta horrek ondorio batera eraman gaitu. Konturatu gara jende hori soziolinguistikan janzten ari dela, eta era berean euskararekiko kontzientzia bat hartzen», esan du Herrartek. «Balorazio ona egiten dugu, beraz. Badakigu horrelako hitzaldiak inoiz ez direla masiboak izango, eta joaten den jende hori soziolinguistikan janzten laguntzen badugu, askoz ere hobeto», jarraitu du. Jarraitu irakurtzen Baleike.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide