Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak DSS2016EU GR sarea aurkeztu zuten joan den ostiralean Arantza Ariztimuño Mendi eta Natura Inguruneko zuzendariak, Pablo Berástegui Donostia 2016ren zuzendariak eta Txema Garay Club Vasco de Camping elkarteko presidenteak. Antolatzaileek azaldu dutenez, "mendi-bide sare bat" da, eta, horren harira, Gipuzkoako gune "natural babestu" guztiak oinez zeharkatzeko zazpi ibilbide egingo dituzte. Europako mendi-bide sarearen barruan kokatzen da egitasmoa, eta Hiriburutzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza Nagusiaren lankidetzaren artean antolatu dute.
Mendi-bide sarean zehar, eskualdeko hainbat txokotatik pasatuko dira. Hauek dira egingo dituzten zazpi ibilaldiak:
- GR 121 TALAIA ibilbidea - Hondarribia-Saturraran: 80km- Gipuzkoako kostaldea zeharkatzen duten sei etapa.
- GR 121 BIZKAR ibilbidea - Mutriku-Arantzazu: 94km- Bizkaia eta Arabaren arteko mugan ibilaldi handia osatzen duten lau etapa.
- GR 283 GAZTAREN ibilbidea - Aralar-Aizkorri Aratz: 92km- artzaintzaren inguruko guztia ezagutu ahal izateko bost etapa.
- GR 121 EPAIPIDE ibilbidea - Lizarrusti-Behobia: 96km- Gipuzkoako auzo-mendi zabaletan zehar doazen lau etapa.
- GR 35 ALTXONBIDE ibilbidea - Lizarrusti-Zarautz: 70km- artzainek erabilitako udako bazkak negukoekin lotzen dituzten bideetan zehar doazen hiru etapa.
- GR 285 MENDIBAI ibilbidea - Elgoibar-Behobia: 128km- barnealdeko mendikatean zehar Gipuzkoako 5 ibai nagusiak zeharkatzen dituzten lau etapa.
- GR 286 ARAINDARRI (Hiru Tenpluen) ibilbidea - Arantzazu-Zumaia: 80km- Gipuzkoako barnealdea eta kostaldea lotzen duten lau etapa.
Ibilbidearen inguruko zehaztasun guztiak eskuragarri egongo dira
Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean.