"Heroiak zarete bortizkeriari aurre egin izanagatik"

Baleike.Eus 2017ko otsailaren 12a

Omenaldiko unea (Baleike.eus). 1937ko otsailaren 13an kanporatuak izan ziren 252 herritarrei omenaldi hunkigarria egin die Zumaiako herriak gaur eguerdian. Oraindik bizirik daudenak eta kanporatuak izan ziren 58 familietako senideak bildu dira Bego Blancok egindako monolitoaren aurrean, zumaiar guztiekin egun lazgarri hura gogoratzeko; eta, kale antzerki batean bidez, egun hartako oroitzapenak biziberritzeko aukera izan dute. Oier Korta alkateak heroitzak jo ditu, eta Markel Olano diputatu nagusiak gaur egungo gerrek kanporatutakoak ere aintzat hartzeko deia egin du. Errefuxiatuen aldeko taldeak eta Erkibe kultur elkarteak antolatutako antzerkian ere halaxe egin dute, duela 80 urteko kanporatuen eta gaur egungo etorkinen arteko besarkadarekin. Albiste osoa irakurtzeko eta antzerkiaren argazki bilduma ikusteko: Baleike.eus

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide