Aldaketa txikiak egingo dira Zumaiako herri lasterketako zirkuituan, paolaldeko obrak direla eta

Baleike.Eus 2017ko otsailaren 10a

Portu sarreran ari diren lanak izango dute bere eragin txikia hilaren 18an egingo den herri lasterketan. Talaipe aurrea itxita dagoenez, ezingo dute korrikalariek bertatik pasa.

Julio Beobide ibiltokitik Juan Belmonte kalerako bidea Bidasoa kaletik emango dute korrikalariek. Aldaketa hori lasterketako itzuli luzean emango da. Hori dela-eta, itzuli luzea ohikoa dena baino 100 metro laburragoa da eta itzuli laburra 200 metro luzeagoa izango da. Lasterketa laburrean itzuli txikiari eta luzeari buelta bana emango dizkiote; lasterketa luzean, aldiz, itzuli laburrari buelta bat eta luzeari bi buelta. Lasterketa luzearen 10.200 metroak errespetatuko dira; aldaketak medio, lasterketa laburra 100 metro luzeago izango da: 5.600 metrotik 5.700 metrora. Lasterketa handia 17:00etan hasiko da. Aurretik, 15:45etik aurrera, haur eta gaztetxoen lasterketak jokatuko dira. Karrera handietarako izen-emateak zabalik daude hemen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide