Hamargarren kalejira izango da aurtengoa eta
Euskal inauteriak izango du gaia. Musika Eskolak antolatutako lehen bi kalejirek euskal inauteriak hartu zituzten gai bezala: Lantzeko inauteriak eta Akelarrea, hain zuzen ere. Hurrengo urteetan, beste gai batzuen inguruko jaiak muntatu zituzten: Asterix, superheroiak edo zirkoa, besteak beste. Hamargarren urtea betetzen den honetan, hasierara itzultzeko asmoa erakutsi dute eta berriro bertoko inauterietara itzuli dira.
Ikuskizunean bertan ere izango dira aldaketak. Aurreko jaialdietan, kalejira baten ondoren, ekitaldi handi bat egin izan da. Aurten, bidean zehar geldialdiak egingo dira eta bertan musika, dantza eta antzerki saioak egingo dira. "Zazpi probintzia ditu Euskal Herriak eta zazpi izango dira egingo diren geldialdiak. Bakoitzean probintzia bakoitzari dagokion dantza egingo da eta bertako pertsonaia baten inguruko antzerki saioa izango da", adierazi du Sofia Oriak, Musika Eskolako zuzendariak.
Jarraitu irakurtzen
Baleike.eus atarian.