Atzoko historia gaurkoa ere badelako

Baleike.Eus 2017ko otsailaren 8a

Zumaiako Errefuxiatuen Harrera taldeak, Erkibe Kultur elkarteak eta udalak elkarlanean, 'Oraindik da atzo' ekimena antolatu dute astebururako. Duela 80 urte Zumaiatik kanporatuak izan zirenak eta egungo errefuxiatuak hartuko dituzte gogoan.

Herriko emakume eta haur kanporatuak 1937an. Argazkia: Erkibe eta Errefuxiatuen Harrera taldeak utzitakoa. (Baleike) Oraindik da atzo: Atzo gu, zumaiarrok. Gaur, siriarrak. Bihar? lelopean atzoko historia eta egungoa lotu nahi du Errefuxiatuen Harrera taldeak, Erkibe Kultur elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatutako egitasmo honek. Ostiralean hasita eta igande eguerdi arte hainbat ekimen antolatu dituzte. Hala, ostiralean, Esti Curiel aktoresak antzeztuta antzerkia egongo da Aita Marin 19:30ean. Igandean berriz, bi ekintza izango dira. Alde batetik, 12:00etan Zumaiako kanporatuei Udalaren omenaldia egingo da, eta ondoren, 13:00etan kale-antzerkia izango da errefuxiatuak omenduz. Honekin batera, ostiraletik igande arte, argazki erakusketa egongo da Beheko Plaza tabernan. Jarraitu irakurtzen baleike.eus atarian

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide